1. |
GORROTO
04:42
|
|||
Gorroto!
Sua daukat oinetan
Ekaitza erraietan
Arantzak mingainean
Erpeak biriketan.
Lurrak erre egiten du
Bide luzean pozoia arnastu
Esperantza aspaldi agortu
Atzera bueltarik ez dut.
Ezin dut, etsi dut…
Aski da, etsi dut…
Gorroto zatoz nigana! (bis)
Beruna sabelean
Kateak ariman
Oinazea emaidazu
behar dudan indarra
Hezurrak, giharrak
altzairu, bihurtu
Azala, kristala, zartatu!
Bihotza harri
Ez malko, ez irri.
Hezurrak, giharrak
altzairu, bihurtu
Azala, kristala, zartatu!
Bihotza harri
Ez malko, ez irri.
GORROTO!
Sua daukat oinetan
Ekaitza erraietan
Arantzak mingainean
Erpeak biriketan.
Sua!
Ekaitza!
Arantzak!
Erpeak!
Bihotza harri!
|
||||
2. |
PUTZUETAN GORA
03:18
|
|||
Eguzkitan alai
neska-mutil eder
Goian bikain zaudete
Eta azpikoak zer?
Bekoizkeri itxua
Lurpetik begira
Hona mendekua!
Putzuetan gora
Satorrak!
Putzuetan gora!
Atzaparrak!
Arrastaka!
Sustraiak!
Eta harrak!
Ihesirik ez da
jendetza lerdena
Lokatz eta odolez
beteko dugu dena.
Gizaki harroak
zizarez josiak
begi eta ahoak.
Putzuetan gora
Satorrak!
Putzuetan gora!
Atzaparrak!
Arrastaka!
Sustraiak!
Eta harrak!
Gudaoste itxuaren inperio berria
Guztioi zangoak moztu
Denok arrastaka
Berdinatsunean
Zikintasunean…
Putzuetan gora
SATORRAK!
|
||||
3. |
JAINKOSA HIRUKOITZA
03:36
|
|||
Aztien erregina
eder Izugarri
Itzaletan jaioa
hiru aldiz handi.
Bihurgunetako suge ehiztari
Arima galduen suzko zuziri
Mila formatako aizto ilargi
Infernuko ateen zakur zaindari.
Jainkosa hirukoitza
Gurtzen zaitugu
Jainkosa hirukoitza
Hirutan Handia.
Makurtu zaitezete
Gurtu lizun eta heze
Makurtu zaitezete
Odoletan ito arte.
Sorginen gauean
atera heltzean.
Jaio berrien gantza
Hileroko birgina
Erregearen zakila
Madarikazioa!!!!
Aztien erregina
eder Izugarri
Itzaletan jaioa
hiru aldiz handi.
Bihurgunetako suge ehiztari
Arima galduen suzko zuziri
Mila formatako aizto ilargi
Infernuko ateen zakur zaindari.
Jainkosa hirukoitza
Gurtzen zaitugu
Jainkosa hirukoitza
Hirutan Handia.
Makurtu zaitzete
Gurtu lizun eta heze
Makurtu zaitzete
Ilunetan ito arte!
|
||||
4. |
||||
Itsas ikaran galduta
Izotzezko doinua
Zure azala zurbila
Zilar ezkaten dizdira.
Eta hasi naiz amiltzen
Iluntasunean murgintzen.
Aingurak heltzen ez diren lekura
Eraman nau zure kantuak. (bis)
Korronteko amua
Zurrumbilo alua
Itolarria!
Bularra irekiko dut zuretzako
Izaki abisalen jakia izateko
Zainak urez beteko ditut zuretzako
Izaki abisalen…
Hasi naiz amiltzen
Sakontasunean murgiltzen
Aingurak heltzen ez diren lekura
Eraman nau zure kantuak. (bis)
Korronteko amua
Zurrumbilo alua
Itolarria!
Bularra irekiko dut zuretzako
Izaki abisalen jakia izateko
Zainak urez beteko ditut zuretzako
Izaki abisalen…
Elikagaia!
Izateko! (x3)
Ez izateko!… (x4)
|
||||
5. |
PRINTZE ADARDUNA
03:45
|
|||
Ate beltzean barrena
Kemen handiko zalduna
Kondenatuen itxaropena.
Ezpata eskuan
Urrezko haria bidean
Heriotza bere helmugan.
Non nago? Ez dakit!
Non nago? Ez dakit!
Non nago?
Printze adardunaren gotorlekuan.
Non nago? Ez dakit!
Non nago? Ez dakit!
Non nago?
Printze adardunaren bakardadean.
Itzalak oihuka
haragi gordinez elikatzen den erregea
Nerabe galduen
malko eta odolez asetzen du egarria...
Adar beltzeko koroa
Madarikatu jainkoak
Erregina lizun baten zorigaiztoko hazia.
Ez du inork, sekula
zure izena oroituko
Borrero heroiak
zure lepoa moztean.
Non nago? Ez dakit!
Non nago? Ez dakit!
Non nago?
Printze adardunaren gotorlekuan.
Non nago? Ez dakit!
Non nago? Ez dakit!
Non nago?
Printze adardunaren bakardadean.
Itzalak oihuka
haragi gordinez elikatzen den erregea
Nerabe galduen
malko eta odolez asetzen du egarria...
Ez du inork, sekula
zure izena oroituko
Borrero heroiak
lepoa moztean
koroa galtzean
ASTERION! (x3)
|
||||
6. |
HURRENGO KOLPERARTE
03:07
|
|||
Nondik etorri ote da
ez ustezko kolpea?
Nire ahultasunean
jo du betean.
NIRE IZANA APURTZEN
EHUN ZATITAN TXIKITZEN!
NIRE IZANA APURTZEN
EHUN ZATITAN TXIKITZEN!
APURTZEN, TXIKITZEN! (x4)
Zure zabor artean ikusi nahi nauzu
Zure urrezko tronutik.
Oinaze zingiran narrasten
Bizkarreko labanak kentzen
Anabas gorrian bilatzen
Beldurrezko horma birrintzen.
NIRE IZANA APURTZEN
EHUN ZATITAN TXIKITZEN!
NIRE IZANA APURTZEN
EHUN ZATITAN TXIKITZEN!
APURTZEN, TXIKITZEN! (x4)
Indarra bilatuko dut
zulotik altsatzeko!
Ez dizut barkatuko!
Zatiak batuko ditut
sua besarkaturik
Erraldoia izateko!
Hurrengo kolperarte! (x2)
|
||||
7. |
OTSOAK ULU
05:24
|
|||
Lur eta zeru artean
Lautada amaigabean
Haizeren magalean
Korrika ziztu bizian.
Pausoz pauso
mantu txurian
mamu beltzak.
Finko daude
begi gorriak
itzaletan.
Adi anai-arrebak
Entzun ohiartzuna!
Ilargi amandreak
argitu digu patua!
Beldurraren kiratsa
segi sasi artean.
Taupadak borborka, arnasa bizia
Hasi da ehiza!!!!
Izerdia sutan, izotza bihotzan
Zorroztu letaginak!
Otsoak ulu!
Entzuten dituzu!
Otsoak ulu!
Segika dituzu!
Haragian iltzaturiko
marlfilezko ezpatak
Agurtu heriotza!
Otsoak ulu!
Gainean dituzu!
Otsoak ulu!
Barruan dituzu!
Sabeletik lepora ireki zerura
Hildako eta biziko besarkatzen dira
Ongi etorri lagun, guztiak bat gara
Lupuan irribarrak bidaiaren hasiera!
Pausoz pauso
mantu txurian
arrasto gorria.
Aske izango naiz
Zuekin izango naiz
Lurrarekin izango naiz…
|
||||
8. |
DAME LIKE
03:25
|
|||
Hoy me veo guay
me hago un selfie!
Me vais a mirar
estoy en la playa!
Lee mi opinión
es importante!
Léelo bien, que listo soy
Dame like!!!
Mírame bien, que guapo soy
Dame like!!!!!
Mira que bien, que bueno estoy
Dame like!!!!!
Mírame bien, que asco doy
Dame un like!!!!!
DAME LIKE (x4)
Me he comprado un modelito
Por vosotros me lo quito
Saco culo y morrito
Mira cuanto musculito.
Es mi pueblo, perro fiel
que me hace sentirme bien
Soy “trending topic”!!!
Qué depre estoy
os cuento mi vida!
“Infuencer” soy
seguidme a un barranco!
Mi obra es genial
qué brasa os doy!
Mírame bien que happy soy
Dame like!!!
Aunque te joda, qué bien estoy
Dame like!!!!!
De vacaciones, con seguidores
Dame like!!!!!
Puedes largarte, tengo millones
Dame like!!!!!
DAME LIKE (x4)
Tengo miles de amigos
que nunca conocí.
Por qué ya estoy muerto
y mis fotos siguen ahí…
Lo real, lo importante
tras la pantalla lo perdí
Mi muro es la esquela
de lo que nunca fui. (bis)
De lo que nunca fui! (x2)
|
||||
9. |
SATURNOREN SEME-ALABAK
02:19
|
|||
Asetzea ezinezkoa den
zulo beltza!
Begirada galduko piztia
amesgaitza!
Segalariak beti aiztoa zorrozten
Azken hondarra noiz eroriko itxoiten
Saiesten saiatu arren
Gupida gabe amets guztiak irensten.
Denok gara
Saturnoren
seme-alabak! (bis)
Gure arimak bere hortz artean marruskatzen
Gurpil zitala hezur guztiak hauts bihurtzen
Izan zinena lerde beltzean doa labaintzen
Eztarri ilunean bera betiko amiltzen.
Saturno!
Denok gara!
Saturnoren!
Seme-alabak!
Otordua…
Bat, bi… hilda hago!
Asetzea ezinezkoa den
zulo beltza!
Begirada galduko piztia
amesgaitza!
Heriotza!!!
|
||||
10. |
GALTZAILE GARAILE
03:05
|
|||
Bat, bi, hiru, jau!
Jaiotzan galtzaile
Bizitzan garaile
Jaiotzan galtzaile
Bizitzan garaile.
Hasieran biluz eta negarrez
Jipoiak jasotzen gau eta egunez
Beldurrari egiozu lepotik farrez
Amildegira begira salto eginez!!!
Jaiotzan galtzaile
Bizitzan garaile
Jaiotzan galtzaile
Bizitzan garaile
Pika beltzaren karta aukeraturik
Bihotzeko mamuak lagun harturik
Mantendu aizkora beti zorrozturik
Patuaren kontra goaz denok baturik!!!
Jaiotzan galtzaile
Bizitzan garaile
Zuen argiak kolore biziak
Gurea iluna orbainez josia!
Zeinetzat kateak?
Zuena zerua
Norena zoria?
Jaiotzan biluz ta negarrez
Jipoiak jasotzen gau eta egunez
Beldurrari egiozu lepotik farrez
Amildegira begira salto eginez!!!
GALTZAILE!!!
GARAILE!!! (x4)
ETA HERIOTZA BERDINTZAILE!
|
HORTZAK
Founded in Basque Country, HORTZAK combines Rock and Metal with sludge and doom
passages.
Line Up: Paul Urkijo as Vocalist, David Zabala as guitarrist, Asier Gabiola as Drum Player and Txomin Laka as Bass Player.
Debut album "heriotza ala hil" was recorded, mixed and mastered in Auryn Studios by TRISTAN IÑIGUEZ.
... more
Streaming and Download help
If you like HORTZAK, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp